Euskalkien Aldeko Agiria

Azken urtiotan asko aurreratu dogu Euskera Batuari esker: a) leku urriņetako euskaldunak batzerakuan, ez daukagu batak bestiari aditzeko arazo haundirik; b) idazterakuan, edozein gairen inguruan dihardugula, geroz eta erosuago gabiz; c) asko ugarittu dira euskaldun barrixak; d) leku erdeldunetara, eta baitta atzerrira be, zabaldu da euskeria; e) Ipar Euskal Herrixa eta Hego Euskal Herrixa hurreratu egin dira: euskaldun guztiona egin dogu Euskera Batua; f) euskeria prestigioko berbetia egin da: berbeta txikixa, baiņa "berbetia".

Hori guztiori lortu dogu Euskera Batuari esker, eta lortu doguna urre gorrixa letxe gorde bihar dogu.

Baiņa euskeria ez da bakarrik zuberotarrekin eta naparrekin erabiltzeko; euskeria ez da bakarrik gai jasuetaz eta kultura-mailla haundikuetaz jarduteko. Geure herrixan eta inguruetan erabiltzeko be bada, eta geure eguneroko kontutxuak esateko be bai. Eta horretarako, Euskera Batuaren aldian egokixagua da geure betiko berbetia.

Beste alde batetik, "Euskera Batuaren" izenian oso euskera berezixa erabilli izan dogu juan dan aspaldixan, geure eguneroko berbetatik asko aldentzen zana. Hori dala-eta, txarra zalakuan, gutariko askok ez deutse euren seme-alabei erakutsi.

Oraiņ hasi gara horren guztiorren ondorena ikusten: gazterixiak egitten daben euskeria ez da nahi bezin ona. Gaztiei eurei be pobria eta inddar bakua begittantzen jakue, eta erderara jotzen dabe sarri. Lagunarterako berbeta bizixaguan premiņia daukagu.

Eta hauxe da kontua: berbetak erabiltzeko dirala, eta erabillixaz, gozatzeko eta eroso egoteko. Nahittanahiez aldaketa batzuk egin biharko dittugu hori helburuori lortzeko. Ibiltzeko bide luzia daukagu, baiņa BADIHARDUGU!