« Itzuli albistegira

"Gu eta gure hizkuntzak" jaialdia Oñatin

2004-09-10  ¦  Laixan Euskara Elkartea

Oñatiko Laixan Euskara Elkarteak ekitaldi polita antolatu du irailaren 17 eta 18rako. Izenburua: "Gu eta gure hizkuntzak - Nos e as nosas linguas - Nosaltres e les nostres llengües." Idazleak, poesia, kalejira, errezitaldiak, gastronomia... Hauxe da Laixanetik bidali diguten egitaraua.

Irailaren 17an

19.30ean: Olerkigintzaren inguruko solasaldia eta olerki errezitaldia. Olerkari gonbidatuak: Galizatik, Xosé Mª Álvarez Caccamo eta Catalunyatik, Miquel Desclot.
Lekua: Kultur Etxean.
Sarrera doan.

Irailaren 18an

11.30ean: Kalejira gaitero galiziar, trikitilari eta txistularien eskutik.

12.30ean: Jaialdiaren hasiera: txalapartariak, bertsolariak, txistulariak, trikitilariak eta gaiteroak.

13ean: Gonbidatuei harrera eta Catalunyako castellersak, euren musika taldearekin.

Goiz osoan zehar, Galiza, Catalunya eta Euskal Herriko gastronomi dastaketa izango da plazan.

19.30ean: Poesia errezitaldia: Harkaitz Cano, Tere Irastortza, Miquel Desclot eta Xosé Mª Álvarez Caccamo.
"Poesia Antologia, Galeusca (2003-2004)" poema liburuaren aurkezpena, Euskal Idazleen Elkartearen eskutik.

Lekua: Santa Ana Antzokian.
Sarrera doan.

22.30ean: Gu eta gure hizkuntzak. "Irakurketak, kantuak & hibridoak".
Parte-hartzaileak: Bernardo Atxaga, Ruper Ordorika, Juan Carlos Perez, Joan Piris eta gonbidatuak.
Lekua: Kiroldegiko pilotalekuan.
Sarrerak: aurrez, Laixanen, Kultur Etxean, Turismo Bulegoan eta ohiko tabernetan, 8 eurotan. Egunean bertan, takillan, 10 eurotan.

Egun osoan zehar, 3 hizkuntzatan argitaratutako eskuko hiztegitxoa banatuko da.