« Itzuli albistegira

Bilboko euskara: "Bilbotarron euskararen zuzuan"

2004-11-08  ¦  Argitalpenak

Bilboko hizkera eta ahozko ondarea jasotzen dittuan liburua argitaratu da. Iņaki Gaminde da egilia, eta Bilboko Asapala Euskara Elkarteak kaleratu dau liburua. Gamindek Bilboko Larraskitu, Begoņa, Buja eta Artxanda inguruetan egin dittu elkarrizketak, Bilboko azkenengo euskaldun zaharren testigantzak eta berbetia jasotzeko. Liburuaz gaiņera, CD bat be kaleratu dabe, hiztunen jarduna entzun ahal izateko.

Berria egunkarian informaziņo gehixago:
"Bilboko jatorrizko euskara aztertu du Iņaki Gamindek":http://www.berria.info/testua_ikusi.php?Saila=euskalherria&Iturria=BERRIA&Data=2004-11-05&Produktua=BERRIA&Edizioa=00&Orria=020&Kont=012

Asapala elkartiak be artikulu bat idatzi dau Sustatu weblogean

Gara egunkarian Iņaki Gaminderi elkarrizketia:
Behar handia dago bertoko euskara didaktizatzeko

Bilboko euskararen ezaugarriak batzen dituen liburua eta CDa aurkeztu zituen atzo Iņaki Gamindek. Nabarmendu zuenez, bilbotar euskaldunen ahotik "gauza politak" entzuteko aukera ematen du "Bilbotarren euskararen zuzuan" izeneko lan berriak.

Zer berri dakarkio liburuak bilbotar euskaldun bati?

Azkenengo 25 urteetan grabatu ditudan zintetatik ateratako seinaleak dira. Bideoklip batzuk ere badaude berbetan ikusteko. Beraz, Bilboko euskaldunei entzuteko aukera da berrikuntza nagusia. Oso gauza politak entzuteko aukera.

Adibidez?

Gauza politak dira kantak, umeentzako kantak, haginak jausten direnean zer egiten zen jakitea, bertsoak... Gero, nondik gatozen ekarriko dugu burutara. Saltzen diguten Bilbo hau batzuetan ez dugu ezagutzen, baina beharginak izan gara, baserriak ezagutu ditugu, ni ibilita nago ahuntzak Larraskitutik Ganekogortara eroaten, eta txikia nintzenean ikatza erosi behar izaten nuen, gaixotu egiten ginenean geure burua sendatzeko zer egiten genuen. Horiek gauza politak dira ez ahazteko nondik gatozen eta zer garen, eta gainera aukera dago bertoko euskaran entzuteko.

Beraz, euskaldun berri batek beste inon aurkituko ez duen informazioa aurkituko du.

Gure erdara, ama hizkuntzatzat ikasi dugun dialekto horretan euskara astrato modura egon da beti. Biritxindor esan dugu beti, eta erdara dela pentsatu izan dugu, gero ikasi nuen zer zen. Gure berba horiek ez dira euskaltegietan islatu, esaterako, eta metodologietan eta halakoetan agertu beharko liratekeela uste dut, eta berdin sin-taxian edo aditzetan.

Bilboko euskarak badu inguruko herrietakoarekin lotura?

Bilbon euskara bi egiten dira. Artxanda aldean, Txoriherriko euskara egiten da gutxi gorabehera, Zamudio edo Sondikakoa ­hor mugan daude­, eta gero besteetan egiten dena dago, Begoņan, Buian eta Larraskitun, eta hori da Arakaldoraino heltzen den euskara, Basauri, Arrigorriaga... Arakaldon egon naiz eta 80 urteko gizon batekin berbetan, hemengo berbak eta erak erabiltzen zituen.

Euskarari dagokionez, Bilbon gauzak gero eta hobeto daudela esan duzu. Baikor izateko arrazoirik badago?

Horrela ikusten dut, nire historiatik hasita. Gure aita zena hemengoa zen, eta Antzuolan euskaldundu zen, gure birramoma hil zen Barakaldon erdara jakin barik. Nik ikasi dut eta gure seme-alabak euskaldunak dira, Bilbokoak, besterik ez dut ikusi behar. Ez naiz batere ezkorra, badakit bizi naizen artean Bilbon euskara egingo dena, eta gero gerokoak. Nire lagunak euskaldunak dira eta ni euskaraz bizi naiz Bilbon. Hala ere, behar handia dago egiteko, batez ere ikerkuntzan, eta bertoko euskara hau didaktizatzeko.

Erriberako merkatua euskaldunen bilgunea izan dela diozu.

Merkatua gune bat izan da gizartearentzat, egun Eroskik egiten ez duena, karroarekin joan, bandejak hartu eta ez dut berbarik egiten. Baina, amaren magaletan ezagutu dut Erriberako merkatua, eta euskara beti egon da gure inguruan. Bendejerak etortzen ziren, bertako erdaldunak izan arren zorki, laztana eta horrelako hitzak erabiltzen ziren. Funtzio sozial bat izan du eta hizkuntzari dagokionez ere bai.