« Itzuli albistegira

Koldo Zuazok euskalkien mapa berria kaleratu du

2004-11-29  ¦  Hemeroteka

Koldo Zuazo hizkuntzalariak euskakien mapa egin du, 15 urtean euskalkiak aztertzen jardun ondoren. Louis-Lucien Bonaparteren 1870 inguruko mapa zen orain arte euskalkien ikerketarako zegoen oinarri nagusia. Zuazo hizkuntzalariak Bonaparteren sailkapena eta mapa osoa egokitu ditu, gizartearekin batera hizkuntza bera aldatu egin delako. Berria-k mapa hori argitaratuko du, Durangoko Azokan, poster formatuan.

Berria.info webgunetik jaso dogu albistea.

Hauxe diņo:

Koldo Zuazo Arabako euskara ikertzen hasi zen, eta handik, ingurukoak aztertzeari ekin zion. Orduan konturatu zen Bonaparteren mapak ez zuela balio, dagoeneko. Gainera, bera unibertsitateko euskalkien inguruko irakasle izaki, mapa horren beharra zegoela uste zuen. Beraz, lanari ekin zion, eta 15 urteko ikerketa eta gero, euskalkien mapa berria egin du.

1998an egin zuen maparen lehen zirriborroa Zuazok, eta orduandik orain arte, berritzen jardun du, etengabe. Berak dionez, oraindik amaitzeke dago. Izan ere, euskalkiak eta azpieuskalkiak aztertu eta sailkatu ditu, baina hizkerak ere ikertu nahiko lituzke. Horretarako, ordea, Euskaltzaindia lantzen ari den atlas linguistikoa argitaratu arte itxaron nahi du hizkuntzalariak.

Berria kazetak, Durangoko azokan (6 eurotan), kaleratuko du mapa, poster formatuan (68zm x 98zm). Eta azoka amaituta, ohiko saltokietan izango da salgai, 8 eurotan.