« Itzuli albistegira

Beasaingo euskara jasotzeko beka

2005-01-25  ¦  Ahozko Ondarea

Beasaingo udalak herriko hizkera eta ahozko ondarea jasotzeko beka deialdia aurkeztu du. Proiektuak aurkezteko epea otsailaren 28an itxiko da.

Beasaingo udalak joan zen astean aurkeztu zuen beka-deialdi hau. Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren barruan gauzatuko da, eta helburua Beasaingo ahozko ondarea jasotzea izango da.

Proiektuak bi atal izan behar ditu: Beasaingo euskara jasotzea (lexikoa, sintaxia, ezaugarri fonetiko eta morfosintaktikoak...), eta bestetik, alderdi etnografikoa batzea.

Deialdian proposamenak aurkezteko epea 2005eko otsailaren 28ko eguerdiko 12etan amaituko da. Ikerlana egiteko beka 6.000 eurokoa izango da eta lana amaitzeko urtebeteko epea izango da.

Informazio gehiago Beasaingo udalaren webgunean, pdf honetan:

Beasaingo euskara. Beka-deialdia