« Itzuli albistegira

Bergara aldeko hiztegia

2005-02-10  ¦  Argitalpenak

Bihar aurkeztuko da gure bailarako euskara aztertzen duen hamaikagarren lana: Bergara aldeko hiztegia. Leintz-Aramaio, Oñati eta Eibar inguruko berbekin osotuta. Juan Martin Elexpuru, Bergara, 2005.

Bihar, otsailak 11, aurkeztuko da Bergarako udaletxean Juan Martin Elexpururen azkenengo lana: Bergara aldeko hiztegia. Leintz-Aramaio, Oñati eta Eibar inguruko berbekin osotuta.

Lehendik ere makina bat lan egin ditu Elexpuruk Bergaran eta inguruko herrietan euskalkia jaso eta aztertzeko. Baina lan hau da zabal eta sakonena, beharbada aurreko lan guztien nolabaiteko sintesia.

Ez da, inolaz ere, hiztegi hutsa: irudiak, azalpenak, adibideak, erabilera... sekulako lan mardula. Gainera, Bergarako euskararen ezaugarri nagusiak biltzen dituen atal bat ere badu, sarreran.

Aurkezpena:

eguna: otsailak 11
ordua: 19.00
lekua: Bergarako udaletxea

Zorionak, Juan Martin.