« Itzuli albistegira

"Eibarko euskara. Gure hizketaren doinu eta berbak" liburuaren aurkezpena

2005-11-23  ¦  Argitalpenak

Gaur, asteazkena 23, arratsaldeko 19:30etan, aurkeztuko da Eibarko Portalea kultura etxean Eibarko euskararen ezaugarri guztiak batzen dituen liburu berria: "Eibarko euskara. Gure hizketaren doinu eta berbak".

Liburua Eibarko Udalak argitaratu eta Asier Sarasuak, Aintzane Agirrebeņak eta Leire Zenarruzabeitiak egin dute. 500 orrialde inguru ditu, eta bertan, Eibarko euskararen ezaugarri guztiak bildu dituzte egileek: fonetika, morfologia, aditza, sintaxia...

Adibide eta transkribapen ugariz dago hornituta, eta DVD bat ere badauka, Eibarko euskara zuzen-zuzenean entzun ahal izateko.

Aurkezpenen, liburuaren hiru egileez gain, Iņaki Arriola alkatea eta Serafin Basauri ere izango dira. Hizlariek liburuaren historia, edukia eta nondik norakoak azalduko dizkigute.

Bertara hurbiltzen zareten guztiok liburuarekin batera kaleratuko den DVDaren edukia zuzenean ezagutzeko aukera izango duzue. DVD horretan Eibarko jende nagusiarengandik jasotako hainbat pasarte jaso dira.

Aurkezpen egunean liburua eta DVDa 5 eurotan egongo da salgai PORTALEan bertan. Hurrengo egunetan, berriz, Eibarko liburudendetan eskuratzeko moduan izango da 15 eurotan.