« Itzuli albistegira

Deba Ibarreko hizkeren mapa

2005-12-06  ¦  Euskalkia

Badihardugu Euskara Elkarteak euskakixen mapa barrixa egin dau, Deba Ibarreko hizkeren mapia. Orain arte eskualdian egin izan diran ikerketa eta bilketa-lan guztiak kontuak hartua, Deba Ibarra osatzen daben 17 herrixetako berbetak eta hizkerak mapa batian jaso dittugu. Durangoko Azokan aurkeztuko da, eta salgai egongo da gure mahaixan.

Deba Ibar osuan hainbat lan egin izan da gure herri-hizkerak jasotzeko. Bailarako herri guztietan egin izan da holako ahalegiņen bat, eta ondo baino hobeto ezagutzen doguz gure berbetak. Urtietan egindako azterketen eta jasotako datuen emaitza da mapia.

Deba Ibarrian 3 berbeta-eskualde nagusi bereizten dira.

  • Debagoiena: Oņati batetik, Arrasate-Leintz bestetik, eta Aramaixo azkenik (Oleta izan ezik)
  • Debaerdikua: Antzuola eta Bergara batetik, eta Eibar-Soraluze-Elgeta-Ermua bestetik. Eremu horren barruan dago Zaldibargo Eitzaga auzua, baina ez Mallabiko Gerea eta Zengotita.
  • Debabarrena: Elgoibar-Mendaroko euskeria, Mutrikukua eta Debakua. Azken bixak tarteko hizkerak dira, gipuzkeraren eragin nabarmena daukenak. Debakua (eta gehixenbat Itziar-Itxaspe ingurukua), gipuzkera dira.

Herri batzuetan, oindiok be bertako euskeria jasotzen dihardugu, eta datozen urtiotan ezaugarrixak eta berezittasunak zehazteko aukeria izango dogu.

Mapia salgai egongo da Durangoko azokan, Badiharduguren mahaixan, Artekale 12-12. Neurrixa 100*70 da, eta 3 eurotan salduko da.