« Itzuli albistegira

"Mallabiko euskerie" lana laster kalian

2006-05-03  ¦  euskalkia

Hil honen amaieran aurkeztuko da Pello Mugarzak urtietan zihar landutako lana: Mallabiko euskerie.

Maiatzan 26xan aurkeztuko da Mallabiko Kultur Etxian Pello Mugarzaren Mallabiko euskerie lana. Mallabiko udalak kaleratuko dau lan mardul hau eta Orraittio Euskara Elkartia eta Badihardugu Euskara Elkartia izango dira laguntzailliak.

Pellok urtietan jardun dau lan hau prestatzen eta borobiltzen eta liburu oso konpletua dala esan bihar da. Mallabiko euskerian ezaugarrixak biltziaz gain, hainbat transkribapen eta argazki zahar be jaso dittu eta baitta beste hainbat kontu be. Liburuak, gaiņera, dvd bat ekarriko dau eta bertan Mallabiko hiztunen hainbat pasarte entzun ahal izango dira.