« Itzuli albistegira

Badiharduguren argitalpen barrixak Durangoko Azokan

2006-11-28  ¦  euskalkia

Bergara eta Elgoibarko aditz-taulak, Euskalkixan idazteko irizpideak liburuskia eta Koldo Zuazon liburua izango dira Badiharduguren aurtengo nobedadiak Durangon.

Urtero moduan argitalpen barrixekin dator Badihardugu Durangoko Azokara.

Aurten kaleratutako lehenengo argitalpena Euskalkian idazteko irizpideak liburuskia izan da. Bertan euskalkixan idazteko irizpide orokor-orokorrak azaltzen dira eta Deba ibarreko adibidiak gehittu dira laguntza modura.

Honekin batera Deba ibarreko aditz-taulen bildumako beste bi ale kaleratu dira. Batetik, Juan Martin Elexpuruk bildumako 3. alia osatzen daben Bergarako aditz-taulak liburuskia gertau dau. Bestetik, 4. alia Jesus Mari Makazagak osatu dau: Elgoibarko aditz-taulak.

Hiru liburuska honen gaiņeko informaziņo gehixago hementxe: