« Itzuli albistegira

Badihardugu eta Euskal Kultur Erakundearen arteko batzarra

2008-03-10  ¦  ahozko ondarea

Badihardugu Euskara Elkarteak eta Euskal Kultur Erakundeak (EKEk) batzarra egin zuten otsailaren 26an ahozko ondarearen inguruan berba egin eta elkarlana bideratzeko.

Otsailaren 26an elkartu ziren Eibarren, Badiharduguren egoitzan, Badihardugu Euskara Elkarteko Asier Sarasua, Serafin Basauri eta Aintzane Agirrebeņa eta Euskal Kultur Erakundeko Pantxika Maitia eta Terexa Lekumberri (ahozko bilketaren egitasmoaren arduradunak) eta Jakes Larre (Interneteko kontuen arduraduna).

Iparraldeko Euskal Kultur Erakundeak (EKEk) "Xaharren Urratsetik" deituriko proiektua martxan jarri zuen duela urte batzuk. Proiektu honekin eskoletako umeak pertsona nagusiengana joaten dira grabazioak egitera Pantxika Maitiaren laguntzaz. Hemen ikus daitezke proiektuaren inguruko azalpenak.

Badihardugu Euskara Elkarteak eta Euskal Kultur Erakkundeak batzarra egin zuten ahozko ondarearen inguruan hitz egiteko eta elkarlana bideratzeko.

Informazio gehiago:

  • "Xaharren Urratsetik" proiektuaren inguruko bloga
  • Badihardugu Elkartearen webgunean 2006 amaieran kaleratu zen albistea.