« Itzuli albistegira

Badiharduguk lan-poltsa osatu nahi du

2008-05-06  ¦  badihardugu

Badihardugu Euskara Elkarteak hiru arlo desberdinetarako lan-poltsa osatu nahi du. Interesa dutenek badihardugu@badihardugu.com helbidera bidali beharko dute kurrikuluma uztailaren 15a baino lehen.

Badihardugu Euskera Elkarteak lan-poltsa osatu nahi du datozen urteotan izan ditzakeen beharrak betetzeko. Hiru arlo hauetarako osatu nahi da lan-poltsa:

  1. Elkartearen administrazioa (kontabilitatea, txostengintza...)
  2. Alderdi filologikoa (AHOTSAK proiektuaren barruan transkribapenak edo kodifikazioak egin)
  3. Kazetari lanak (AHOTSAK proiektuaren barruan, jende nagusiari elkarrizketak egin, bideo eta audio pasarteak editatu...).

Hiru arloetako lanek badute harremana eta, beraz, hiruretarako gaitasuna baloratuko da. Beharrezkoa izango da gidabaimena izatea, batez ere, azken punturako, Euskal Herriko edozein herritan egokitu daitezkeelako elkarrizketak. Beste bi puntuetan lan-lekua finkoa izango da (Eibarren). Honekin batera, honakoak baloratuko dira:

  • Euskara maila ona.
  • Euskalkiren baten ezagutza.
  • Informatika kontuetan eta, batez ere, interneten jantzia izatea.

Interesa dutenek badihardugu@badihardugu.com helbidera bidal dezakete euren kurrikuluma. Kurrikulumak bidaltzeko epea 2008ko uztailaren 15ean itxiko da.